Aduna
17:30, merienda tertulia, Adunako Txulobi elkartean.
Adunan jaio eta Adunan bizi izan diren hiru belaunalditako emakumeak mahai baten bueltan bildu, eta jaio zirenetik bizitakoaz hitz egingo dute: haurtzaroaz, gaztaroaz, laneko bizitzaz, familiaz… Aduna bera eta emakumeen bizitza duela 70 urtetik gaur arte zenbat aldatu den ikusteko aukera eskainiko du ekitaldiak.
Amasa-Villabona
Bilkura Berdura plazan, 20:00etan.
Andoain
Dokumentala: “Prohibido recordar”.
Dokumentala ikusi ondoren, solasaldia egingo da Maria Gonzalez Gorosarri kazetari eta ikertzailearekin.
Franco generalaren dekretuz Saturrarango kartzela emakume “erabat errebelde eta arriskutsuak” bezala kalifikatutako emakumeen espetxe bihurtu zen. Espainiako toki desberdinetatik etorritako 16 eta 80 urte bitarteko bi mila emakume errepublikar egon ziren espetxeratuak, 1937 eta 1944 urte bitartean, Saturraranen.
18:30, Bastero Kulturguneko auditorioa.
Doan.
Asteasu
18:30, Emakume baserritarrei omenaldia. 18:00, udaletxeko arkkupeetan jai giroan bildu ondoren, 18:30etan Asteasuko emakume talde batek prestatutako lanaren emanaldia: “Asteasuko emakume baserritarrak”. Ondoren, guztientzat merienda. Oharra: 18:30etatik aurrera haurtzaindegi zerbitzua eskainiko da Kultur Etxean.
Zizurkil
Kontzentrazioa Joxe Arregi plazan, 19:00etan. Ondoren, Konprimatuak antzerki-foruma Atxulondo Kultur Etxean.