Hainbat herritar gerturatu zen batzarrera eta amaieran hitza ere hartu zuten haietako batzuek, atez ateko sistema defendatuz.
Zabor bilketaren gaiaren inguruko erabakia hartu ondorenean, Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira Udalak osatutako adierazpen instituzionala irakurri zen. Hutsunea Betez emakume taldeko kideak haserre agertu ziren, euren ustez, Udalak ez duelako kontuan hartu egiten duten lana. Galder Azkuek kritika onartu, gai horiek jorratzeko leku egokia hura zela adierazi eta gaurko elkarretaratzean bertan izango zirela azaldu zuen. Maria Luisa Arija, PSOEko zinegotziak, gaur bertan haiekin harremanetan jartzeko konpromisoa hartu zuen. Era berean, alderdi popularraren gobernuko lan-erreformaren inguruko mozioa nahiz Tibet herriarekiko elkartasunezko mozioa ere onartu egin ziren.