Berdintasuna denen egitekoa dela sinetsita, antolatzaileek gizon, emakume eta familiak gonbidatu nahi dituzte festarekin bat egitera. Kalejira horretan lekuko eramango duten emakumeak hauexek dira:
• Teresa Regil, Nuria Serrano eta Josefa Ibañez Joan bataiatzailea zaharren egoitzakoak.
• Juanita Sancho, Jone Aldaz, Maria Jesus Fernandez eta Rosario Urretabizkaia Oroituzekoak.
• Izaskun Beneitez Elkarri lagunduz minbizidunen laguntzarako taldekoen izenean.
• Maixabel Lopez de Arregi Emeki-Emekikoa.
• Ane Gurutze Huizi Allurraldeko kiroldegiko emakumeen izenean.
• Ainhoa Aiertza auzoetako jai batzordeen izenean.
• Alaine eta Elixane Jauregi Gazte asanbladakoak.
• Andoaingo hiru ikastetxeetako ikasleak.
URTEAN BEHIN EGITEKO ASMOAREKIN JAIO DEN EKIMENA
“Martxoak 8 emakume” izeneko egitasmo berritzailea urtean behin egiteko asmoarekin sortu dute: “Urteroko festa izateko bokazioz jaio da, eta asmoa da datozen urtetan beste zortzina emakumek ordezkatzea, itzalpetik argitara ateratzeko iraganetik etorkizunera herritar guztiak egiten ari diren bidea isladatuz horrela”.