Igande honetan goizeko 11:30tan hasita, “On egin” Kilometroak jaiaren logoa herrikideekin osatuko dute Goikoplazan. Kilometroak 2012ko edizioaren antolakuntzak aurrera darrai jaia gizarteratzeko asmoan. Aurreko astean afari jendetsua antolatu zuten, eta igande honetarako hitzordu ikusgarria deitu dute. Ehunka andoaindarren babesa lortu nahi dute giza logoa osatzeko. Ekitaldiari ikusgarritasuna emateko kartulinak erabiliko dituzte taldeko argazki koloretsua egiteko. 400 pertsona inguru beharko dituzte.