Amasa-Villabona, Gipuzkoako beste hainbat udalerrirekin batera, eredua izango da zaborren kudeaketan. Beste herrietako esperientziek argi erakusten diguten bezala, atez atekoa da gehien birziklatzea ahalbidetzen duen sistema. Hondakinen %85etik gora birziklatzea da gure helburua, hori lortuta Gipuzkoan ez dugu errausketa plantarik beharko eta herritarren osasuna eta gure ingurumena babesteko pauso garrantzitsua emango dugu.
Bidezko helburu hori lortzeko bidean guztiok esfortzu txiki bat egiteak merezi du, ez gaitezen alfer eta axolagabeak izan.
Bestalde, ezker abertzaletik gogor salatu nahi dugu, atez ateko zabor bilketaren aurka PNV eta PSOE alderdiek martxan jarri duten intoxikazio kanpaina bortitza. Herritarrak beldurtzeko asmoz, gezurrezko argudioak erabiltzen ari dira lotsagabe. Oso garestia dela, ezingo dugula arrainik jan, herria zaborrez beteko dela, arratoi izugarriak ibiliko direla kaleetan... Guztiak gezur borobilak! Pisuzko argudiorik ez dute eta zaborren kudeaketan alternatiba bakarra eskaintzen digute: Errauskailua.
Azkenik, herritar guztiei dei egiten diegu datorren asteazkenean 19:00etan, Udaleko pleno aretoan Udal taldeari babes osoa eskain diezaioten".