Ekitaldiaren amaieran, Landerrek berak hartu zuen hitza eta bildutako guztiei eskerrak eman ondoren, halako omenaldirik egiten zien azken aldia izatea espero zuela esan zuen. Inoiz baino gehiago, herritarrei lanean jarraitzeko deia egin zien, militantzia berreskuratu behar dela nabarmenduz. Euskal Herria askatzeko b idean nahiz preso eta iheslariak herriratzerakoan, bidelagun izan nahi zuela esanaz amaitu zuen.