Ez ohiko bilkura asteazkenean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko mar. 2a, 10:57

Datorren martxoaren 7an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan udaletxeko batzar aretoan ez ohiko osoko bilkurara egingo da. Hondakinen kudeaketa ez ezik, ondorengo gaiak aztertuko dira:

1. Aurreko bilkuraren akta onartzea. (2012/02/01).

2. Hondakinen kudeaketari buruz Bilduk eta EAJ-PNVk aurkeztutako mozioak.

3. Emakumearen nazioarteko eguna dela eta, PSE-EE (PSOE) eta EAJ-PNV taldeek aurkeztutako proposamenak.

4. PSE-EE (PSOE)ren mozioa Alderdi Popularraren gobernuko lan-erreformaren aurka.

5. Tibeteko herriaren giza eskubideen eta askatasunaren alde Bilduk aurkeztutako mozioa.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!