Irrintzi elkartearen deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Irrintzi elkarteak zikloturista taldea osatu nahi du Amasa-Villabonan. Ondorioz, inguruko txirrinduzaleei martxoaren 7an, datorren asteazkenean, Irrintzi elkartean burutuko den bilerara etortzeko deia luzatu diete, arratsaldeko 20:00etan. Aztertuko diren gaiak: Talde zikloturista, arropa eta lizentziak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!