Danok Danena halterofilia taldea bikain, liga nazionalaren hasieran

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko mar. 1a, 19:49

Danok Danena halterofilia tadeak otsailaren 25ean eman zion hasiera liga nazionalari, kategori nagusian, eta Batis Kortajarenak zuzentzen duen taldeak ez zuen hutsik egin.

Argazkian, Danok Danena halterofilia taldea (A). Cruz, Kortajarena, Martínez, Sasiain Igor, Sasiain Jon, Iriarte:

Pepo Alonsok jakinarazi duenez, Danok Danena "A" taldeak Zarautzen izan zuen lehiaketa, bertako taldearen kontra. Danok taldeak (Ionut Dandu, Kellyan Quintana, Angel Martín, Joseba Arrate, Asier Gallego eta Francisco Gonzalez) irabazi zuen 300,28 punturekin eta Zarautz taldeak 283,66 puntu lortu zituen. Banakako sailkapen orokorrean Asier Gallegok 1.go postua lortu zuen eta Kellyam Quintanak 2.na.

Danok Danena "B" taldeak Burgosen izan zuen bere lehia, Burgoseko Sol y Luz, Zaragozako Elios eta Bizkaiko Urbi "B" taldeekin batera. Hemen ere Danok Danena taldeak (Paco Cruz, Teddy Martínez, Igor Sasiain, Jon Sasiain, Ekaitz Kortajarena eta Jon Ander Iriarte) irabazi zuen 388,14 punturekin, 2.na Sol y Luz 347,11 punturekin, 3.na Elios, 285,20 puntu eta 4.na Urbi "B" 118,29 punturekin. Banakako sailkapen orokorrean, Igor 2.na, Teddy 3.na, Ekaitz 4.na, Paco 6.na, Jon 7.na eta Jon Ander 8.na.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!