Pintxo potea Andoainen martxoaren 8an

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko mar. 1a, 13:55

Irunberri, Txindoki, Gaztelutxo eta Xaxi tabernetan pintxo poteaz gozatzeko aukera izango da. Garagardo botila edo baxoerdia eta pintxoa euro eta erdian, besterik ez. Giroa alaitzeko trikitilariak ibiliko dira Kale Nagusian eta Zumean. Datorren ostegunean izango da, 19:00etik 21:00etara.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!