Odol-emaileei esker-ona

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko ots. 29a, 19:31

Amasa-Villabona, Zizurkil eta Adunako odol-emaileen elkarteko kideek esker-ona luzatu nahi diete, joan zen otsailaren 24an odola ematera gerturatu ziren herritar guztiei. Azken hilabeteetan odol-emaileen kopurua jaitsi egin zela eta, Gipuzkoa mailan, deialdi berezia egin zuten herritarrak odola ematera hurbil zitezen. Eskualde mailan behintzat, jendeak ederki erantzun zuela adierazi dute elkarteko kideek, Amasa-Villabonako anbulatoriora 81 pertsona hurbildu zelako, horietatik bederatzi, berriak. Eskerrak ematearekin batera, hurrengo hilabeteetan ere bide berari eusteko gonbitea luzatu dute. Hurrengo odol-ateratzea apirilaren 27an izango da Amasa-Villabonako osasun etxean, 18:00etatik 20:30etara.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!