Mikel Markez eta Erramun Martikorenaren kantaldia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko ots. 29a, 18:49

Villabonako Udaleko kultura sailak antolatuta, Mikel Markez eta Erramun Martikorenak disko berria aurkeztuko dute martxoaren 9an, ostiralarekin, Gurea antzokian, 22:30etatik aurrera. Kantaldirako sarrera 10 eurokoa izango da. Amasa kafetegian aurrez erosi ahal izango da txartela; gainerakoan, egunean bertan, Gureako leihatilan. Kultura sailetik, kontzertura gerturatzeko deia egin dute antolatzaileek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!