ELA sindikatuak deituta, Urnietako ITVn lau orduko geldialdia egin dute. Haien ordezkariak adierazpen hauek egin ditu: "Lan hitzarmena betetzea da gure eskaera, enpresak ez duelako hartutako konpromisoa betetzen. Langileen eskaeren aurrean erantzuna ematen ez duenez, lan etena egitea erabaki dugu. Eta ez badugu enpresarekin akordiorik lortzen, lan etenarekin aurrera jarraituko dugu".