-Xabier Artolaren ARGI-ITZALEN NEURRIA.
-Anjel Lertxundiren ETXEKO HAUTSA.
-Xabier Mendigurenen SAKONETA.
-Harkaitz Canoren TWIST.
-Joan Mari Irigoienen UR ARREAK,UR GARBIAK.
-Iñigo Aranbarriren ZAMAONTZIA.
Beraz, martxoaren 18ra bitartean zabalik egongo den bigarren bozketa txandan sei horietako baten alde egin beharko dute akademiakideek. Bigarren horretan obra batek jasotako botoen %40a bereganatuko balu, akademiako Batzorde Eragileak huraxe izendatuko luke 2011ko Beterriko Liburu; kopuru horretara iritsi den obrarik ez balego, boto gehien jaso duten lehenengo bi lanak hirugarren txandara pasako lirateke, eta babes gehien jasotzen duenak irabaziko luke saria.
Bosgarren urtez, 111 Akademiak txanda sistemaren aldeko apustua egin du Beterriko Liburua aipamena jasoko duen obra izendatzeko; izan ere, sistema honek saritutako obra ahalik eta akademiakide gehienek irakurtzea ahalbidetzen du, eta beraz, babes handiagoz izendatzen da sariduna. Akademiakideen parte hartzeak garrantzi handia du, hortaz, sari honen hautaketan. Maila eta mota guztietako irakurleak onartzen ditu 111 Akademiak, baina urtean zehar egiten duten irakurketaren emaitza akademiarekin partekatzea eskatzen zaie, iritzi eta botoak bidaliz, bereziki.