Emakumea protagonista martxoan, Asteasun, Adunan eta Larraulen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Asteasu, Aduna eta Larraulen ere ez dute ahantzi martxoaren 8aren esanahia eta herriotako hainbat emakume elkartuta, Udalen laguntzarekin, ekintza ezberdinak antolatu dituzte datozen egunetarako. Hara hemen, herriz herri:

LARRAUL

-Martxoak 9, ostirala: 19:00-20:00, eskulan tailerra. Ondoren, afaria Larraulgo ostatuan.

ADUNA

-Martxoak 8, osteguna: Adunan jaio eta bertan bizi diren hiru belaunalditako emakumeekin merienda-tertulia. 17:30etan, Txulobi elkartean.

-Martxoak 9, ostirala: '80 egunean' filma. Aktoreak: Itziar Aizpuru, Mariasun Pagoaga, Jose Ramon Argoitia eta Ane Gabarain. 22:00etan, Kultur aretoan.

-Martxoak 10, larunbata: Elketa jatetxean afaria. 30-35 €. Izen-ematea: 943 693 930 (martxoaren 2a baino lehen). Irteera, Uztartza tabernatik 20:30etan.

ASTEASU

-Martxoak 8, osteguna: Emakume baserritarrei omenaldia. 18:00etan, udaletxeko arkupeetan jai giroan bildu ondoren, 18.30etan Asteasuko emakume talde batek prestatutako lanaren proiekzioa: ‘Asteasuko emakume baserritarrak'. Ondoren guztientzat merienda.

*18:30etatik aurrera haurtzaindegi zerbitzua eskainiko da Kultur Etxean.

-Martxoak 9, ostirala: ‘Hitzak' emanaldia. Irakurketa dramatizatua, Agurtzane Intxaurraga eta Ainhoa Aierbe antzezleen eta Mirari Irurzun biolin-jolearen eskutik. 20:00etan, udaletxeko ikus-entzunezko gelan.

-Martxoak 10, larunbata: Hitzaldia eta afaria Iturri-Ondo jatetxean. 19:00etan aperitiboa zerbitzatuko da, elkartu bitartean. 19:30etan, ‘Emakumea ispiluaren aurrean. Nola ikusten dut nire burua?' hitzaldia, Mari Carmen Lopez Caviaren eskutik. 21:30etan afaria. 30€. Izen-ematea: Asteasuko Kultur Etxean (943696896 edo 661082656). Aldez aurretik 10€ kobratuko dira. Epea: martxoak 7, asteazkena. Afalondoan, musika eta dantza DJrekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!