Emakumearen Nazioarteko Egunaren inguruko ekintzak, Amasa-Villabonan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko ots. 28a, 18:26

Hutsunea Betez emakume taldeak, Villabonako Udalaren laguntzarekin, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira hainbat ekintza antolatu du, martxoaren 8an bertan hasita:

-Martxoak 8, osteguna: Bilkura Berdura plazan, 20:00etan.

-Martxoak 9, ostirala: Fibromialgiari buruzko hitzaldia udaletxeko balio anitzeko gelan, 17:00etan.

-Martxoak 10, larunbata: 12:00etan, Berdura plazatik abiatuta, poteoa Mamiki emakume batukada taldearekin herriko kaleetan zehar. 14:30etan, batukada taldeak alaitutako bazkaria Olentzo jatetxean. Izena emateko edo informazio gehiagorako: 617983360 (Ana).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!