-Martxoak 7, asteazkena: ‘Berdintasuna praktikatzen al dugu?’ hitzaldia, AGIPASEko Itziar Alkortaren eskutik. 18:30, Gazte Lokalean. Doan.
-Martxoak 8, osteguna: ‘Prohibido recordar’ dokumentala eta solasaldia, Maria Gózales Gorosarri kazetari eta ikertzailearekin. 18:30, Basteroko auditorioa. Doan.
-Martxoak 9, ostirala: Musika emanaldi berezia: errepertorio klasikoarekin nahiz garaikidearekin, musika eta letrak, emakumearen ispilu: Elixabet Gallo (akordeoia), Arantxa Irazusta (ahotsa), Eneritz Jauregi (flauta), Miren Mujika (pianoa), Aran Mujika (biolina) , Esti Mujika (pianoa), Itxaso Mungia (akordeoia), Ixiar Oreja (panderoa eta ahotsa). Aurkezle eta gidari: Garazi Kamio eta Ariane Kamio. 21:30, Bastero. 8 euro.
-Martxoak 10, larunbata: Udalak, herriko elkarteek eta ikastetxeek elkarlanean ‘Martxoak 8 emakume… pausoz pauso’ ekimena antolatu dute. Eguerdiko 12:00etan Basteroko plazan bilkura. Zortzi emakume izendatuko dira egungo emakumeek jendartean eta esparru ezberdinetan duten presentzia islatuta gera dadin. Kalejira Basteron hasi eta, herria zeharkatuta, Goikoplazan amaituko da. Herritar guztiak gonbidatuta daude: familiak, haurrak, emakumeak eta baita gizonezkoak ere.
-Martxoak 16, ostirala: ‘La escuela de la desobediencia’ antzezlana, Maria Adánez eta Cristina Marcos aktoreen eskutik. 21:30, Basteroko auditorioa. Sarrera: 15 €.
-Martxoak 17, larunbata: Berdintasunaren aldeko gizon-lantegia, Asier Baglietto berdintasun eragilearen eskutik. Izen-emateak: andoaingogaztetxea@gmail.com 10:30etatik 13:30etara, Andoaingo Gaztetxea. Sarrera doan (lantegia) + 3 € (bazkaria, aukeran).
-Martxoak 31, larunbata: Autodefentsa feminista tailerra. 09:00-13:00, Basteroko auditorioa. Izen-emateak: Bastero Kulturgunean, martxoaren 5etik 23ra. Doan.