Emakumearen Nazioarteko Egunaren inguruko ekintzen aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko ots. 28a, 18:07

Datorren ostegunean, martxoak 1, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira Zizurkilgo Udalak antolatu dituen ekintzak plazaratzeko aurkezpena izango da Zizurkilgo udaletxeko pleno aretoan, 12:30etatik aurrera.

Aurtengo egitaraua:

-Martxoak 6, asteartea: Irene liburuaren aurkezpena, 19:00etan Atxulondo Kultur Etxean.

-Martxoak 8, osteguna: Kontzentrazioa Joxe Arregi plazan, 19:00etan. Ondoren, Konprimatuak antzerki-foruma Atxulondo Kultur Etxean.

-Martxoak 10, larunbata: Emakumeen irteera Goierrira. Goizean Idiazabalgo Aranburu gaztandegia eta Beasaingo Igartza jauregia bisitatuko dituzte. Gazta eta txakolin dastaketaren ondoren, bazkaria egingo dute Beasaingo Dolarea jatetxean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!