- -Federazioko lizentzia zenbakia, EHNA edo DNI.
- -Izena eta bi abizen.
- -Ibiladi LUZEA edo MOTZA adierazi.
- -Federatuta BAI edo EZ.
- -Mendiko taldearen izena.
Aurreko urteetan bezalaxe, aurten ere bi ibilaldi izango dira, luzea (43 km, 2500 m.ko desnibela) edota motza (24 km, 1000 m.ko desnibela).
Ibilbideen berri eta informazio zehatzagoa, jarraian:
Iazko Ibilaldiko argazkiak
Ibilaldi luzea (14 urtetik gorakoentzat)
X. Euskal Herriko Iraupen Luzeko Ibilaldien zirkuitorako baliagarria
-LUZERA: 43 km.
-DESNIBELA: 2.400 m.
-IRAUPENA: 9 ordu eta erdi (ggb).
-IRTEERA ORDUA: 07:00etan. ADI ORDU ALDAKETAREKIN!
-IBILBIDEA: Villabona (61m) - Anoeta (69m) - Hernialde (300m) - Mendikute (804m) - Erniozabal (1010m) - Ubeltz (1017m) - Ernio (1075m) - Zelatun (846m) - Gazume (1003m) - Iturriotz (594m) - Altzuzelai (427m) -Pagoeta (717m) - Aia (320m) - San Pedro Auzoa (62m) - Peusgarate (420m) - Basopeta (300m) - Zizurkil (58m) - Villabona.
Ibilaldi motza
-LUZERA: 24 km.
-DESNIBELA: 1.100 m.
-IRAUPENA: 5 ordu (ggb).
-IRTEERA ORDUA: 08:00etan. ADI ORDU ALDAKETAREKIN!
-IBILBIDEA: Villabona (61m) - Anoeta (69m) - Hernialde (300m) - Mendikute (804m) - Lizarbakarra (835m) - Atxutegi (680m) - Zopite (619m) - Alkiza (345m) - Laumugarrieta (200m) - Villabona.
Izen-ematea: Doakoa
-www.zirkuitua.com / ibilaldia@aizkardi.com, (martxoaren 1etik 25ra).
-649 717 182 telefono zenbakian (martxoaren 1etik 26ra. Astelehenetik ostiralera, 20:00etatik 22:00etara).
-Egunean bertan.
Informazio zehatza
-Irteera lekua: Aizkardi mendizale elkartea, elizaren ondoan.
-Jan-edanak norberaren kontu.
-Ibilbidearen bukaeran dutxa zerbitzua egongo da.
-Ibilaldia bukatzen duten eta bertan aurkitzen diren parte hartzaile guztien artean, mendiko tresnak zozketatuko dira, 17:30etatik aurrera.
-Antolatzaileek koltxoiekin osatutako gela bat prestatuko dute bezperan bertan lo egin nahi dutenentzat. Zerbitzu hori erabili nahi dutenek, aurrez antolakuntzako kideekin harremanetan jarri behar dute telefonoz edo e-mailez.