Atez ateko bilketa Zizurkil eta Amasa-Villabonan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko ots. 27a, 16:54

Beterri-Aiztondo eskualdean, Zizurkil eta Amasa-Villabonako Udalek atez ateko zabor bilketaren alde egingo dute. Behin erabaki hori osoko bilkuretan onartuta, itxura guztien arabera, 2013ko udaberrirako zabor bilketa berria abian jartzeko asmoa da, Gipuzkoako beste 32 herrirekin batera. Gaur, iluntzeko 19:00etan Zizurkilgo gaiaren inguruko osoko bilkura izango da Zizurkilgo udaletxean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!