Alderdi sozialista Bilduri kontu eske

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko ots. 25a, 14:55

Gipuzkoako Batzar Nagusietan eta Andoaingo udaletxean PSE-EE alderdiak Bilduri Andoainen aste honetako gertakarien inguruan kontuak eskatuko dizkiotela iragarri du. Batetik, Rafaela Romerok galdera luzatuko dio Martin Garitanori Gipuzkoako Batzar Nagusietan.

Bestalde, aurreko astearteko manifestazioaren harira, PSE-EEk hurrengo plenoan Andoaingo alkatearen jarrera gaitzesteko mozioa aurkeztu behar omen du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!