Espetxeratuen aldeko kontzentrazio eta manifestazio berria

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko ots. 25a, 13:37

Gernikako Akordioaren sinatzaileek deituta, espetxeratuen aldeko kontzentrazioa egin dute gaur eguerdian Goikoplazan. Bost minutu igaro ondoren manifestazioa Zumea plazaraino abiatu da. Besteak beste, pankarta eramaten aritu dira Ana Carrere Andoaingo alkatea eta Ainara Rodriguez alkate-ordea. Manifestazioan Rufi Etxeberriak edota Joxean Barandiaranek ere parte hartu dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!