Saharako herriaren aldeko bertso saioa igande honetan Basteron

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko ots. 25a, 12:47

Hurria-Saharak maiz erabiltzen duen “Piztu itxaropena” esaldia ahotan izango dute bertsolariek, igande honetako saioan. Joxe Manuel Oiartzabal andoaindarraren esanetara seikotea kantuan arituko da, musutruk, Saharako herritarren alde.
Angel Mari Peñagarikano, Jexux Mari Irazu, Jokin Sorozabal, Aitor Mendiluze, Andoni Egaña eta Agin Rezola dira aurten Andoaingo elkartearekin bat egin duten bertsolariak.


Sarrerak sei euroko prezioan salgai daude aldez aurretik Stop, Delgado eta Ernaitza liburu-dendatan. Egunean bertan, leihatilan. Bertso saioa eguerdiko 12:15etan hasiko da, Bastero Kulturgunean.
Elikagaien bilketari dagokionez, aurreko asteburuan abiatu zen karabana Tindoufera.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!