GIPUZKOA BASKET
Lagun Aro Gipuzkoa Basket taldeak eta Kilometroak Kultur Elkarteak azken urteotan sinatu duten lankidetza-hitzarmenaren berrituko dute astelehenan. Bertan izango dira bi elkarteetako ordezkariak, Arantza Manterola Kilometroak Kultur Elkartearen lehendakaria eta Gorka Ramoneda Lagun Aro Gipuzkoa Basket taldearen lehendakaria. Hitzarmen horrekin lotuko dira, besteak beste, Lagun Aro Gipuzkoa Basket taldeak Kilometroak jaiaren alde jokatuko duen partida.
Hitzarmenaren sinadura-ekitaldiaren ondoren Emmanouel Papamakarios, Jimmy Baron eta Andy Ogide jokalariek bisita egingo diete ikastolako DBH-3 eta DBH-4ko ikasleei. Ikasleek ingelesez zuzenean aritzeko aukera izango dute haiekin; jokalariak elkarrizketatu eta ingelesez haiekin tertulian egoteko aukera izango baitute.
NOIZ: Otsailak 27, astelehena. 10:30. Andoaingo Aita Larramendi Ikastola
GOI MAILAKO KIROLARIAK, ANDOAINGO IKASLEEKIN
Abel Barriola pilotaria, Kattalin Olasagasti eskubaloi jokalaria, Naroa Agirre pertika jauzilaria eta, Eñaut Zubikarai, Dani Estrada eta Joseba Llorente Errealeko jokalariak Andoaingo ikasleekin elkartuko dira, Bastero Kultur gunean, Kilometroak jaiaren antolakuntza-taldeak prestaturiko ekitaldi batean.
Aurtengo Kilometroek indar berezia jarri nahi dute Andoaingo herriaren eta herritarren parte-hartzean: herria aktibatu nahi dugu, alegia, «ON egin». Hori horrela, kirolarien bisitara joateko aukera izango dute Aita Larramendi Ikastolako DBH 1 eta DBH2-ko ikasleez gain, Andoaingo La Salle eta Ondarreta ikastetxeetako maila bereko ikasleek ere. Orotara, 200 bat ikasle batuko dira, beraz. Ikasleek kirolariak elkarrizketatu eta haiekin solasaldia izateko parada izango dute.
NOIZ: Otsailak 28, asteartea. 14:45. Andoaingo Bastero Kultur gunea (ekitaldi aretoa).
Ekitaldi hau www.kilometroak.net webgunearen bidez zuzenean ikusi ahal izango da, 14:45etik aurrera.