Igande honetan, bigarren eskuko azoka Urnietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko otsailaren 24a

Sanmarko Mankomunitateak merka2sanmarcos bigarren eskuko merkatuen bosgarren edizioa antolatu du igande honetarako, Urnietako Egape ikastolako jolastoki estalian.

Ekimena hondakinak murrizteko eta prebenitzeko ekintza planaren barruan txertatua dago, bere helburu nagusiak ondorengoak direlarik:

  • Erabilitako objektuen berrerabilera indartzea.
  • Bigarren eskuko merkatuen duintasuna handitzea.
  • Hiri-hondakinak prebenitzeko aukera ezberdinen inguruan herritarrak informatzea.