Autodefentsa feminista tailerra
- Larunbata, 2012.eko Martxoak 31
- 09:00 - 12:00
- Bastero Kulturguneko Auditorioan
Emakumeei zuzendutako tailerraren helburua, dinamika, hizketaldi eta jolasen bitartez bizipenak partekatu ahal izateko leku bat eskaintzea da. Aldi berean, indarkeria mota ezberdinak aztertuz eta identifikatuz, honen aurrean indibidualki zein kolektiboki defendatzeko aukerak lantzea.
Izen-emateak: Bastero Kulturgunean, martxoaren 5etik 23ra.
Tailerra Bastero Kulturguneko auditorioan izango da (9:00 – 13:00).
Sarrera doan.
Antolatzaileak: Kultura eta Gizarte Zerbitzuetako lansaila.
Berdintasunaren aldeko gizon-lantegia
- Larunbata, 2012.eko Martxoak 17
- 10:30 - 13:30
- Gaztetxea
Asier Baglietto berdintasun eragilearen eskutik. Dinamika, hizketaldi eta jolasen bitartez, gizonen arteko konfiantza giroa sortzen saiatuko da eta arazo honi aurre egiteko gizonen egitekoa zein izan daitekeen ikusiko da. Beti ere, gizonak arazoa baino, soluzioaren parte direla sinetsita.
Izen ematea: andoaingogaztetxea@gmail.com
Sarrera doan (lantegia) + 3 € (bazkaria, aukeran).
Antolatzailea: Andoaingo Gaztetxea.