Herria mugimenduak deitzen dituen mobilizazioekin bat eginez,bihar, (otsailak 24, ostirala), preso eta iheslarien aldeko kalejira burutuko dute Asteasun, 19:00etan plazan hasita. Antolatzaileek orduarekin adi ibiltzeko deia egin dute, orain artean 20:00etan elkartzen baitziren.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!