Aldaketak, zine karteldegian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko ots. 23a, 12:06

Asteburu honetarako iragarritako zine karteldegian aldaketak izango direla jakinarazi du kultur teknikariak. Izan ere, Gurea aretoa kudeatzen duen enpresak Los descendientes filma astebete atzeratu beharko dela adierazi baitu. Ondorioz, hauxe datozen bi asteburuetarako Gureako proposamena:

-Otsailak 25, 26 eta 27: Los hombres que amaban a las mujeres (ohiko ordutegian).

-Martxoak 3, 4 eta 5: Los descendientes (ohiko ordutegian).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!