Goizeko 09:00etarako minutu gutxi falta zenean Iñaki Igerategi poliziaren furgoian sartu dute, ziurrenik Donostiarako bidean.
Juan Inazio Otañok miaketa lanen lekuko izaten jarraitu du beste hainbat minutuz.
Hedabideetan zabaltzen ari diren bertsioaren arabera, 2008an ETAko buruzagi Thierry-ri antzemandako agiritegiko edukietatik hartu dute bi andoaindarrak atxilotzeko erabakia.
Miaketak burutu diren bitartean herritar taldea inguruetan izan da atxilotuei elkartasuna adierazteko. Hainbat unetan tentsio uneak sortu dira.
Guardia Zibilaren operazioarekin hedabide ugari bertaratu dira Karrikara eta Aingurasutegi kalera.
Arratsaldean eta iluntzean kontzentrazioa eta manifestazioa burutu ziren Andoainen.