Ekintzaz beteta dator martxoko kultur egitaraua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko ots. 20a, 19:41

Inauteriak amaitu eta berehala, otsailaren 26an, Txirri Mirri eta Txiribiton Junior pailazoek 'Barre egin' emanaldia eskainiko dute Gurea antzokian. Segidan, bero-bero iritsiko da martxoko kultur egitaraua Amasa-Villabonara. Besteak beste, Mikel Markez eta Erramun Martikorenaren kantaldia antolatu baitu Udaleko kultura sailak martxoaren 9rako, Gurea antzokian, 22:30etatik aurrera. Martxoaren 18an, Txan magoak magia ikuskizuna eskainiko du leku berean 16:30etan. Bestalde, martxoaren 8tik 11ra Hutsunea Betez emakume taldeak antolatutako ekintzak izango dira (Emakumearen Nazioarteko Egunean bilkura 20:00etan Berdura plazan, fibromialgiari buruzko hitzaldia biharamunean eta larunbatarekin poteo kalejira eta bazkaria Olentzo jatetxean). Hilaren 13an, berriz, Orreagako batailari buruzko hitzaldia antolatu du Haritza taldeak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!