Armarria aztertzeko bilerarako deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko ots. 20a, 12:12

Hernandorena taldeak, Zizurkilgo armarriari buruzko hausnarketa-prozesuari ekin nahi dio herrian bertan, ahal den herritar gehienen parte hartzearekin. Zentzu horretan, dei egiten dute armarriaren gaia aztertuko den bilerara, Atxulondo Kultur etxean, datoren asteazkenean, otsailaren 22an, 19:30etan. Herriko armarriaren lehena, oraina eta geroa aztertu eta guztion artean erabakia hartzeko prozesuari ekin nahi diote bertan. Bileran parte hartzeko deia luzatu dute taldekideek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!