Bozko Anitz aisialdi taldearen inguruan beste karroza batzuk kalejiran aritu dira gaur arratsaldean. Haiek kiroldegiko bidea hartu dutenean, San Juan plazatik bazkalten aritu diren 200 urnietarrek Idiazabal kalea hartu dute. Sekulako giroa zegoen iluntzean. Tartean, karroza onenaren saria jaso duen "Mamu harrapakariak" eta esketx onena egin duten "Ijituen kanpamendua".
Herriko hainbat tabernak ere inauteriekin bat egin dute, tabernariak mozorrotuz eta hainbatetan taberna bera ere inauterirako prestatuz. Besteak beste, Aballarri, Guria, Egur, Goi Mendi edota Movie.