Sorginak nagusi, Asteasuko kaleetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko ots. 17a, 19:31

Sorginak nagusitu dira Ostiral Mehe arratsaldean Asteasuko kaleetan. Pello Errota ikastetxeko ikasle, irakasle eta gurasoek kalejira alaia eskaini dute herriko kaleetan barrena aurrena, eta sua piztuta, Sorgin-dantza jendetsua gero, garren inguruan. Meriendaren ondoren, oraindik ere festa ez da amaitu Asteasun. Izan ere, guraso talde batek arratsaldean zehar kalejira musikatuarekin jarraitzeko asmoa baitu, tartean zezen-suzkoa aterako delarik. Iluntzean, berriz, parrillan erretako oilaskoak afaltzeko aukera izango da.

Argazki sorta

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!