Alaitasuna eta giro ona, Zizurkilgo jaialdian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko ots. 17a, 18:48

Giro ona nagusitu da Ostiral Mehe arratsaldean Zizurkilgo hiru ikastetxeetako kideek, Loatzo musika eskolako bandarekin batera, herriko kaleetan barrena burutu duten kalejiran. Jesusen Bihotza ikastolako ikasle, irakasle eta hainbat guraso margolariz, San Millan eskolakoak eguzki eta hondartza zalez eta Pedro Mari Otañokoak hip-hop eta gospel dantzariz jantzita kaleratu dira, imajinazioa ederki landuz... Kalejiraren ostean, emanaldi alaiak eskaini dituzte Joxe Arregi plazan. Ondoren, merienda izan da guztientzat.

Argazki sorta

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!