Emanaldi ederra Adunako gaztetxoen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko ots. 17a, 18:04

Ostiral Mehe arratsaldean, Adunako herri eskolako gaztetxoek antzezle eta dantzari paregabeak direla erakutsi dute berriz ere, parte hartzaileek ederki ikasita baitzituzten euren paperak. Herritar ugari bildu da udaletxeko lokaletan eta barrea izan da nagusi gerturatutakoen artean. Lanak amaituta, eskolara gerturatu dira guztiak batera, merienda goxo jatera.

Argazki sorta

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!