Inauteriak direla eta hainbat kale itxiko dituzte Andoainen larunbat arratsaldean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko ots. 17a, 16:43

Inauteriak direla-eta, arratsaldeko 15:00etatik 19:00etara trafikoa itxita egongo da larunbat honetan hurrengo kaleetan: Karrika, Aita Larramendi, Martín Ugalde, Zumea, Kale Berria, Juan Bta. Erro, Kale Nagusia eta La Salle etorbidea.

Parkinga eta bus zerbitzua:

Horregatik, Andoaingo Udalak aipatutako ordutegi hauetan, kotxeak ez erabiltzea eskatu du. Autobus zerbitzuari dagokionez, berriz, jakinarazten da, autobus berdeak Sorabilla eta Aiztondo arteko geltokian jasoko dituela bidaiariak bi norabideetan, eta Bazkardoko geltokian, berriz, Donostiara doazen autobusetan, puntutan eta t’erdietan soilik jasoko dituztela bidaiariak. Garaiarreko autobusak Bazkardon eta Kaletxikin jasoko dituzte bidaiariak. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!