Inauteriak Andoainen, gaurko egitaraua gaztetxoei zuzenduta dago

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Atzoko jaiaren ondoren, inauteriaren bigarren eguna ospatuko da gaur. Gaztetxoei begira dago egitaraua. Biharkoa izango da egun handia Andoainen.

Otsailak 17, ostirala
16:30 Haur parkea Goikoplazan. Eguraldi txarrarekin Arraten.
18:00 Paswoord Lehiaketa Gazte Lokalean.
18:30 Udal Musika Eskolaren kontzertu bufoa Basteron.
20:00 Koadrilen afaria Gazte Lokalean.

Asteburuko egitaraua:

Otsailak 18, larunbata
09:30 Diana Andoaingo dultzaineroekin.
11:30 Buruhandi eta erraldoien konpartsa.
12:00-13:15 Soinuak eskolako ikasleen kalejira.
17:00-20:30 Desfilea Txitibar plazatik Goikoplazaraino, txarangak lagunduta.
23:00-03:00 Diskoteka Nafarroa Plazan.

Otsailak 19, igandea
09:30 Diana Andoaingo dultzaineroekin.
12:00 Mozorroen nahiz Konpartsen kalejira.
17:00 Irrien lagunekin ikuskizuna Nafarroa Plazan. Eguraldi txarrarekin Ondarreta ikastetxean.
18:30 Sardinaren segizioa, irteera Goikoplazatik.
19:30 Sardinaren ehorzketa Goikoplazan.

Agenda, egunez egun: aiurri.com
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!