Arratsaldeko 15:00etan hasita, Fleming eta Jesusen Bihotza ikastetxeetako ikasleek, kolorez eta alaitasunez jantzi dituzte Villabonako kaleak. Estralurtarrak, loreak, lorezainak nahiz perretxikoak nagusitu dira. Olaederra kiroldegian euren emanaldiak eskainita, sabela bete eta txaranga doinuekin dantzarako tartea izan dute, Inauterietako lehen egunean. Zineman 'El oso Yogui' filma ikusteko aukera dute orain gaztetxoenek. Opor egunak hartuta, datozen egunetan Tolosako Inauteriez gozatzeko aukera paregabea dute. Mozorroa jantzi eta ongi pasa!