Etxebizitza salgai

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko ots. 16a, 09:39

Amalkor kaleko 3-1 A helbideko etxebizitza salgai jarri du Adunako Udalak. Interesatuek, otsailaren 21a arte izango dute izena emateko aukera.

Balio tasatuko etxebizitza da eta hauek dira ezaugarri nagusiak: 88 m2 erabilgarri; egongela-jangela, sukaldea, hiru gela, bi bainugela, garajea eta trastelekua atxikia.
Prezioa: 178.861,02 euro.
Izena eman nahi dutenek, honako baldintza nagusiak bete beharko dituzte: Eskaera egiteko unean adinez nagusia izatea, etxebizitza ohiko bizilekua izatea, eta beste etxebizitza baten titularra ez izatea, eta eskaera egin aurreko bi urteetan ere ez izana. Zozketan, lehentasuna izango dute 2007a baino lehenagotik herrian erroldatuta daudenek edota gutxienez hamar urtez erroldatuta egon direnek.
Interesa dutenek, deialdiaren inguruko informazio osatuagoa jaso dezakete Adunako udaletxean (943 692 571) edota bere webgunean: www.aduna.net
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!