Ikastolako ikasle ohien afaria Oianumen martxoaren 2an

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko ots. 15a, 20:47

Urriaren hasieran Andoaingo Aita Larramendi ikastolak Kilometroak jaiaren edizioa antolatzeko lekukoa hartu zuen. Geroztik ekimen ezberdinak burutu dira.
Martxoaren 2an, ordea, ikastolak ikasle ohiak nahiz Kilometroak zaleak Oianume jatetxean bildu nahi ditu, afariaren eta afalostearen inguruan une atsegina igaro asmoz.

BUS ZERBITZUA JATETXERA:


Afaria martxoaren 2an izango da, gaueko 21:30etan hasita. Bertan disko festa ere burutuko dute. Joan-etorrirako autobusa izango da. Afaltzera joateko, esaterako, 20:30ean irtengo da Makaldegitik.
Txartelak KMK12ko Kale Nagusiko dendan eros daitezke 35 euroko prezioan, eta baita Euskadiko Kutxako kontu-korrontean dirua sartuta (3035 0026 29 0260070319). Dirua sartzerakoan, ordainketa noren izenean egiten den ipini behar da, halabeharrez. Ordaingiri hori afarira eramateko eskatu dute. Antolatzaileek deialdi irekia dela gogora ekarri nahi dute, “ikasle ohiez gain, giro apartaz gozatu nahi duen edozein euskaltzalek joateko aukera izango du” zehaztuz.
Martxotik aurrera Kilometroak 2012 jaiaren aldeko ekitaldi eta ikuskizunak areagotu egingo direla aurreratu dute.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!