Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta AEKren Mintzapraktika egitasmoak Bideokopla egitasmoa jarri dute martxan, elkarlanean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko ots. 15a, 11:55

Txapelketa honek helburu bikoitza du: Alde batetik, euskara ikasten edota praktikatzen dabiltzanak bertsolaritzaren mundura hurbiltzea eta, bestetik, bertsolaritzak euskara praktikatzeko eskaintzen dituzten aukerak erakustea. Bideo bat sortzean datza lehiaketak, koplak oinarri gisa hartuta. Bi lagunetik gorako taldeetan bilduta, sei koplatik hamabira bitarteko sorta bat osatu beharko dute parte hartzaileek, eta bideo bat grabatu, gai hau ardatz: Euskaraz bizi nahi dut, dugu, duzu, zaitut... Kopla horien bidez, euskaraz bizitzeko nahia adierazi beharko da nahi den eran. Doinua, libre.

Bideoan grabatutako kopla sortak praktikatuaek@gmail.com helbidera igorri beharko dira martxoaren 25a baino lehen.

Informazio gehiago: http://praktikatu.blogspot.com/

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!