Tolosaldeko politikarien ordezkaritza, Ultzamako biogas plantan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko ots. 14a, 19:19

Tolosaldea Garatzenek, eskualdeko iraunkortasunean oinarritutako garapen politiken aldeko apustua eginez, esperientzia berritzaileak Udaletara gerturatzea du helburu. Eta horren adibide da Ultzamara antolatutako bisita teknikoa. Energia berriztagarrien sorkuntza iraunkortasunaren alor nagusietako bat dela jakinik, biomasaren eta biogasaren sorkuntza, ustiapena eta aprobetxamenduaren inguruan esperientzia bat ezagutzera joan ziren Tolosaldeko ordezkaritza politiko eta tekniko talde bat. Ultzamako Udaleko Patxi Tornaria ingeniari eta zinegotziak eman zituen azalpenak. Amezketa, Berrobi, Alkiza, Berastegi, Belauntza edota Abaltzisketako Udal ordezkariekin batera, bertan izan ziren Zizurkilgo Xabier Pellejero, Amasa-Villabonako Galder Azkue nahiz Rosa Arregi eta Asteasuko Pili Legarra nahiz Patxi Olasagasti Udal ordezkariak ere. Haiekin guztiekin batera, Tolosaldeko tokiko garapen eta ingurumen teknikariak (Iñigo Muñoz, Leire Ugalde eta Alaitz Bilbao), Tolomendi Landa Garapen Elkartea (Iker Karrera eta Joseba Altuna), Tolosaldeko LH Institutua (Jose Mari Elola eta Oscar Soto) eta Tolosaldea Garatzen (Unai Andueza eta Garbiñe Mendizabal.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!