Urtero bezala, Ostiral Mehe arratserako Inauteri festa antolatu du Pello Errota ikastetxeak Asteasun. Haurrak mozorrotu eta Lamiategin piztutako suaren inguruan dantza egingo dute, sorginez jantzita. Berrikuntza ondoren etorriko da: 16:15etan, eskolako jaialdiarekin amaitutakoan, festarekin jarraitzea bururatu baitzaie hainbat gurasori. Kalejira musikatua egingo dute, bada, Asteasuko kaleetan barrena, zezen suzkoa ere tartean izango delarik. Ondoren, Alfredok parrillan oilaskoak erretzeko asmoa ere badu. Ostiralean, beraz, giro ona ziurtatuta dago Asteasun.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!