AHTaren Zizurkil-Hernialde tarteari buruzko eraikuntza proiektua orain egun gutxi jaso dute Zizurkilgo udaletxean eta, Zizurkili dagokionez, Adunibarko zubitik hasi eta Asteasuraino doan zatia hartzen du proiektuak. Udalak proiektua azaltzeko bilera antolatu du, bihar, otsailaren 14an, udaletxean, 19:00etatik aurrera.
Era berean, bihar, asteartea, komunikazio eta parte hartze batzordea izango da Atxulondo Kultur Etxean, 19:00etan.