Joan zen larunbat eguerdian, Zizurkilgo Zero Zabor talde sortu berria aurkeztu zuten taldekideek Zizurkil Goiko plazan. Zaborraren arazoaren aurrean herritarrak inplikatzea lortu nahi dute eta, era berean, gaiaren inguruko eztabaida herrian sustatzea. Eurentzat ezinbestekoak diren hiru ildotan lanean jarraituko dutela jakinarazi zuten: murrizpena, berrerabilpena eta birziklapena bultzatzen, hain zuzen.