Joxe Arregiri omenaldia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko ots. 13a, 12:05

Joxe Arregi hil zutela hogeita hamaika urte beteko dira gaur. Urteurrena gogoan, herritarrek omenaldi xume eta goxoa eskaini zioten atzo Zizurkilen. Txalaparta doinuekin hasi zen ekitaldiari, Alaitz Ormazabalek abestutako bertsoek eman zioten jarraipena. Joxe Arregiren omenezko agurra dantzatu zuten hiru dantzarik eta lore sorta utzi zuten haren oroigarrian. Garikoitz Tapiaren hitzek eman zioten amaiera ekitaldiari.

Gaur arratsaldean, torturaren inguruko liburua aurkeztuko da Villabonako udaletxean 19:00etan hasita eta Zizurkilgo hilerrian, Joxe Arregiren omenezko ekitaldia egingo da 19:30etan hasita.

Argazkiak ikusi

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!