Uliazpi Fundazioa eta Tecnalia elkarlanean, teknologia sozialaren garapenean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko ots. 10a, 17:37

Uliazpi Fundazioak _Gipuzkoako Foru Aldundiaren menpeko erakunde publikoa_ eta Tecnalia Ikerketa Aplikatuko Zentroak lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur, adimeneko ezintasuna duten pertsonei laguntza emateko teknologien garapenerako. Zehazki, bi entitate horiek elkarlanean arituko dira adimeneko desgaitasuna duten pertsonen komunikazio emozionala, zaintza pertsonalak eta ongizatea hobetzeko tresnak garatzeko; izan ere, pertsona horiek araoak dituzte hitz egiteko eta behar emozionalak, fisikoak edo adimenekoak beraien zaintzaileei adierazteko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!