Jesusen Bihotza ikastola, Inauteriak prestatzen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko ots. 10a, 14:44

Inauteriak ate joka direnean, Jesusen Bihotza ikastolako ikasle, irakasle eta gurasoak Ostegun Gizen eguneko (Villabonan) eta Ostiral Meheko (Zizurkilen) jaialdian antolatzen jo eta ke lanean ari direla eta emanaldia primeran atera dadin, makina bat aldiz entseatu dutela iragarri dute ondorengo oharrean:

"Aurten, Villabonako ikastolan estralurtarrez mozorrotzea erabaki dugu. Zizurkilgo ikastolakoak, berriz, margolariz mozorrotuko gara.

Dakizuenez, jaialdi hauek Villabona eta Zizurkilgo Udalek antolatzen dituzte herriko ikastetxeekin batera.

Ostegun Gizenean, Villabonako udaletxe aurreko emanaldiarekin emango diogu hasiera festari. Ondoren, herrian zehar abiatuko gara festa eta umore ona zabalduz.  

Ostiral Mehean ordea, Zizurkilen, desfilea izango da lehendabizi eta bukatzeko emanaldia plazan.

Ilusio handiarekin prestatutako jaia denez, herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu desfilean parte hartzera. Ziur denok primeran pasako dugula!".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!