Larria Kutsakorra Mendebaldekoa antzezlana Gurea antzokian, gaur gauean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko ots. 10a, 12:35

Tartean zerbitzuek eskainita, Larria Kutsakorra Mendibaldekoa antzezlana ikusteko aukera izango da gaur gauean, otsailak 11, Gurea antzokian 22:30etatik aurrera. Sarrera 10 eurokoa izango da; 8 euro, Gazte Txartelarekin.

Hara antzezlaneko kideek ikusleei luzatutako mezua eta aurkezpen fitxa:

JAUN-ANDRE AGURGARRIAK,

Mila esker azken esperimentu hirukoitz honetan lekuko izateko gonbitea onartzeagatik. Urte luzetako lanaren emaitza ikusteko unea iritsi da. Hau aukera hau eskeini nahi izan dizuegu, bihotzez eskertzen dugulako gurekiko erakutsi duzuen konfidantza eta pazientzia. Seguru gaude ez zaizuela damutuko gure proiektuan inbertitu izana, apaltasunez esan baitezakegu, negozio farmazeutikoaren esparruan kontzeptu berri bat sortu dugula, gure enpresa goren mailan kokatuko duena. Azken frogaren lekuko izateko gonbitea egin dizuegu, guztiok batera, doktore zein akziodun, arrakastaren sentipena dasta dezagun.

Eseri beraz, eta gozatu, etorkizuna gurea da eta! Osasuna.

 

AURKEZPEN FITXA

-Gidoia: Patxo Telleria eta Jokin Oregi

-Aktoreak: Mikel Martinez

-Argiak: Milakamoon

-Musika: Edu Diego

-Eskenografia: Gorka Minguez

-Atrezzoa: Javi Tirado

-Diseinu grafikoa: Javier Renobales (Txapo)

-Zuzendaria: Jokin Oregi

-Zuzendari laguntzailea: Ruth Guimera

-Ekoizpena: TARTEAN SL

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!