Udaltzaingoak gazte bat atxilotu du goizaldean, lapurreta egiten ari zelakoan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko ots. 10a, 11:03

Etxebizitza batean lapurreta burutzen ari zelakoan, Andoaingo Udaltzainek 20 urteko gazte bat atxilotu zuten ostegun goizaldean. Y.B. inizialak dituen gaztea da. Otsailaren 9an goizaldeko 3:30etan harrapatu zuten ustekabean jabetza pribatu baten barruan eta atxilotu egin zuten. Udaltzainek Hernaniko Ertzaintzaren komisaldegira eraman zuten.



 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!